Saltar navegación

ANUEko  Udala

2012ko maiatzaren 20a

JAIAK ETA OHITURAK

 

IBARRAREN EGUNA


Abuztuaren lehen edo bigarren asteburuan izaten da.

Azken hiru urteotan, ospakizuna txandakatuz egin da ibarreko herrietan.

Etulain 2007, Burutain 2008, Aritzu 2009, eta 2010ean Etsainen.

Aipatzekoa da ibarreko koadrilen arteko Herri Kirol proba. Lehiakortasun eta, aldi berean, kiroltasun handiko proba.

Jendearen parte hartze handia eskertu, eta guztiok heldu den urterako gonbidatu nahi ditugu.


HERRIETAKO JAIAK


Udalerri bakoitzak ondorengo taulak jasotzen dituen datetan ospatzen ditu bere herriko jaiak.


UDALERRIA

DATA

ZAINDARIA

Aritzu

Irailaren 8a

San Pedro

Burutain

Ekainaren azken igandea

San Pedro

Egozkue

Irailaren azken igandea

San Migel

Etsain

Abuztuaren hirugarren igandea

San Joan Bataiatzailea

Etulain

Irailaren 2a

San Esteban

Leazkue

Abuztuaren 15a

Ama Birjinaren eguna

Olague

Ekainaren 24a

San Joan Bataiatzailea



ERROMERIAK


Anue Ibarrean hainbat erromeria egiten dira urtean zehar.

Horietako batzuetan beste lekuetako jendeak hartzen du parte. Horien artean dugu Burdindogiko Gurutze Sainduko ermitara egiten den erromeria. Burdindogi mendiak 1.241 metroko garaiera du, eta Eugi, Aritzu eta Lantz herrien tartean dago, Saioa menditik hurbil.


Erromerien egutegia:


ERMITA

DATA

NON

Gurutze Saindua

Irailaren bigarren igandean

Burdindogi

San Markos

Maiatzaren bigarren igandea

Burutain

Basagaizko Ama Birjina

Maiatzaren bigarren igandea

Etsain

Olagueko Santa Maria

Maiatzaren azken igandea

Olague